Zer da Haizeak?

 Haizeak 

Haizeak, nire sorkuntzez osatutako proiektu bat da, ilusio eta mimo handiz egina dagoena. Ideia betidanik izan dut buruan. Txikitatik gustatu izan zait sortzea, material desberdinekin esperimentatzea. 

Pixkanaka etxean egiten nituen belarritakoak lagun artean gustuko zituztela ikusita ideia otu zitzaidan, hasieran pausua ematera hausartu ez nintzen arren, familia eta lagunen babesarekin, beldur eta lotsak atzean utzi eta proiektua aurrera atera nuen.

Pixkanaka, etxean sortutako buztinezko piezak sortzen eta argitaratzen hasi nintzen, Haizeak-i forma emanez.

Espero dut gustatzea. Edozein mezu ongi etorria izango da. 

Mila esker!

Intza



¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar